3.2. HEZKUNTZA EREDUA

3.2. HEZKUNTZA EREDUA
Gure eredu honetan, Oinarrizko Hezkuntza bukatzen denean zer nolako ikasle mota espero den definitzeaz gain, ikaslearen irteera profilaren lorpena, irakaslearen profilarekin eta familia eta gizarte hezitzailearen eraginarekin batera azaltzen dugu.

3.2.1. Ikaslearen irteera profil orokorra

3.2.1.1.- Testuingurua eta gizartearen beharrak
Ikasleak ingurune naturalari, soziokulturalari, teknologiko zientifikoari eta hizkuntza-inguruneari eta haien dimentsio historikoei eta etikoei dagokien oinarrizko ezagutza jasotzea da ikaslearen irteera profila osatzen duten funtsezko elementuetako bat. Kultura-ondarea osatzen duten jakintzen transmisioa oinarrizko hezkuntzaren funtsezko funtzioa da; izan ere, aukera ematen du pertsonak unean unekoa zentzuz bizitzeko eta etorkizuna eraikitzeko, pertsona horrek munduan duen lekutik beretik. Kultura-ondarearen transmisio hori osatzen da subjektua etorkizuneko behar eta erronkekin bat egin duten errealitate forma berriak sortzen eta eraikitzen hasten denean, nola euskal gizartearenak hala globalak.
Testu ingurua eta gizartearen beharrak aurrera eramateko, sei atal nagusiok aurreikusten ditu Herri Ametsa Ikastolak:

􀂉 Ingurune naturala
Honako gai hauei buruzko oinarrizko jakintzak ezagutzen eta erabiltzen ditu: materia, kosmosa eta lurra, bizitzaren eta bereziki giza espeziearen ezaugarriak. Ikasleak naturaren eta bizitzaren partaide dela sentitu behar du, baita ekosistema osasuntsu bat mantentzeko ardura duela ere.

􀂉 Ingurune teknologiko-zientifikoa
Arrazonamendu matematikoa, zientziaren ezagutzak, metodologia eta aplikazio teknologikoak, bereziki informazioren eta komunikazioaren teknologiak, eroso eta erantzukizunez erabiltzen ditu eguneroko bizitzako eremuetan eta egoeretan.

􀂉 Ingurune soziokulturala
Euskal kulturaren eta kultura unibertsalaren ondareen oinarrizko jakintza eta trebetasunak kritikoki erabiltzen eta estimatzen ditu. Partaide den komunitateko kide sentitzen da, eta, bere jatorria zein den jakitun izanik, munduko hiritartzat jotzen du bere burua.

􀂉 Dimentsio historikoa
Iraganean eta orain, Euskal Herrian, beste lurralde batzuekin interdependentzian, bizitzako egoera eta beharrei emandako konponbideen ikuspegi eta zentzu historikoa du, bai eta euskal gizarteak eta gizarteak, oro har, dituen etorkizuneko erronken perspektiba ere.

􀂉 Dimentsio etikoa
Giza eskubideetan oinarrituz, norberaren bizitza pribatua eta soziala burujabetasunez eta zentzuz bideratzeko, eta izadia, gure ama lurra, errespetuz zaintzeko eta jarraipen iraunkorra ziurtatzen eragiteko oinarriak ditu.

􀂉 Hizkuntza-ingurunea
Euskaraz eta beste hizkuntza ofizial batean (gaztelania-frantsesa) ahoz eta idatziz sortutako testu eta mezuak zuzen, autonomiaz eta sormenez ulertzen eta adierazten ditu, baita gutxienez nazioartean erabiltzen den beste hizkuntza batean ere.

3.2.1.2.- Pertsonen bizitza eremuak eta egoerak

Oinarrizko hezkuntzaren helburua bizitzarako prestatzea da baina bizitzarako prestatzeko moduak ez du zertan bera izan behar Oinarrizko Hezkuntza osoan. Hasteko, mundua ulertzeko modua ez delako bera Haur Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan, eta, horregatik, interesguneak eta ikasketa-egoerak ezin dira berdinak izan.
Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako aldian, funtsean, bizitza ikasgelan eta haien ingurune hurbilean gertatzen dena da. Hau da, ikasleen bizipenak haien behar, interes eta esperientziekin lotuta daude, baina ez dute, horregatik, amaierako egoeren perspektiba galtzen.

Oinarrizko Hezkuntzan aurrera egin ahala, modu esanguratsu eta motibagarrian gehitzen joango dira modu pragmatikoagoan heldutasuneko bizitzarako prestakuntzarekin lotura duten egoerak.

1. Eremu pertsonala

a) Eremu pribatuko egoerak:

􀂉 Eguneroko bizitza: Eguneroko bizitza pertsonalarekin, familia-bizitzarekin, komunitateko bizitzarekin eta oinarrizko beharrekin lotura duten arazoak konpontzeko trebezia eta abilidade teknikoak eta instrumentalak dauzka.

􀂉 Bizitza ludiko-estetikoa: Arte plastikoak, dantza, musika, jolasak, literatura… praktikatzen ditu, eta haietaz gozatzen du.

􀂉 Bizitza afektibo-emozionala: Autokontrola eta oreka emozionala, autoestimua, autonomia eta sentsibilitate estetikoa ditu.

b) Eremu publikoko egoerak:

􀂉 Bizitza soziala: Taldean bizi da eta taldean lan egiten du, modu aktibo eta arduratsuan, eta bere eskubide eta betebeharrez jabetzen da.

c) Naturaren eremuko egoerak:

􀂉 Bizitza fisiko eta naturala: Bere gorputza zaintzen du, eta ohitura osasuntsuak ditu. Kosmoseko eta lurreko partaidetzat ikusten du bere burua, eta natura eta ingurumena kontserbatzeko eta hobetzeko ohiturak ditu.

2. Eremu akademikoa eta lan-eremua

a) Bizitza akademikoa: Prest eta gogotsu dago ikasketei eta
geroko prestakuntzari ekiteko.

b) Lan-bizitza: Ideiak ekintza bihurtzeko gaitasuna ematen
dioten ezaugarri pertsonalak eta sozialak ditu, baita kudeaketari
dagozkionak ere.

3.2.1.3. Hezkuntza- xedeak

A. Bizitza guztirako hezkuntzaren xedea.
Euskal Curriculumean, hau proposatzen da bizitza guztirako hezkuntzaren helburutzat:
“Norberaren, gizartearen eta naturaren errealitateak kritikoki ulertzeko, horietan eraginkortasunez ekiteko eta arduraz eraldatzeko baliabideak ematean datza hezkuntzaren xedea, era horretara, pertsonak, gizabanako gisa, gizartekide eta izadikide gisa ahalik eta konpetentzia gehien gara dezaten”

Herri Ametsa Ikastolak giza garapen handiena lortzen laguntzen die bere ikasleei.

􀂉 Norbanako edo izaki gisa; horrek, ikasle bakoitza, besteekin batera bere biografia eraikitzen duen subjektu autonomo moduan identifikatzea eskatzen du.

􀂉 Gizarteko kide gisa; horrek, ikasle bakoitza, kulturaniztasuneko marko batean euskaldun legez identifikatzea eskatzen du.

􀂉 Naturako partaide gisa; horrek, ikasle bakoitza, kosmosaren eta lurraren barruan giza espezieko partaide eta izaki bizidun legez identifikatzea eskatzen du.

B. Hezkuntzaren xedeak Oinarrizko Hezkuntzaldirako:

Oinarrizko Hezkuntzaldia, bizitza guztirako den hezkuntzaren derrigorrezko etapa komuna da eta giza nortasunaren garapen betea iristeko xede hauek ditu:
Ikasleak unean-uneko egoerei egoki erantzuteko eta helduen bizitzan sartzeko eta norbanako subjektu moduan osotasunezko bizitza bizi ahal izateko, gizartearen partaide eraginkor diren herritar izateko eta natura gorde eta garapen eutsigarria gauzatzeko konprometitutako pertsonak izateko gai izan daitezen prestatzea da.

Ikasleek euskal kulturako eta kultura unibertsaleko oinarrizko elementuak berenganatzea lortzea eta ondorengo ikasketak egitera joateko nahiz lan-munduan sartzeko behar den bermearekin prestatzea da. Ikasleak sentiberatu eta gaitu beren bizitza osoan zehar ikasketak iraunkorki eta etengabe egiteko eta garatzeko gai izan daitezen.

3.1.2.4.- Oinarrizko konpetentziak: orokorrak eta arlokoak
Europako Parlamentuak eta Kontseiluak (2006) zortzi oinarrizko konpetentziak edo gako gomendatzen ditu bizitza osorako hezkuntza iraunkorra bultzatzeko asmoz:
1. Ama-hizkuntzan komunikatzea;
2. Hizkuntza arrotzetan komunikatzea;
3. Matematika-konpetentzia eta Zientzia- eta Teknologia-arloko oinarrizko konptetentziak;
4. Konpetentzia digitala;
5. Ikasten ikastea;
6. Gizarte-konpententziak eta gizabide-konpetentziak;
7. Ekimen-zentzua eta enpresa-espiritua;
8. Kultura-kontzientzia eta kultura-adierazpena.

Espainian LOEk (2006) eta Frantzian LOk (2005) ezarritako araudiak
oinarrian bat datoz nagusiki europar gomendioarekin.

Ikastolek oso baikorki baloratu dute “Derrigorrezko eskolaldirako
Euskal Curriculuma” deituak egindako proposamena. Proposatzen diren hezkuntza-konpetentzia orokorrak hauek dira: ikasten eta pentsatzen ikastea, komunikatzen ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, norbera izaten ikastea, egiten eta ekiten ikastea.

Hezkuntza-konpetentzia orokorrak, irudian ikusten den moduan, bitartekari dira alde batetik hezkuntza-helburuen lorpenean, eta bestetik ikasgai guztietan sartu behar diren prozedura- eta jarrera-edukietan eragingarri bihurtuta, Europako Parlamentuak gomendatu eta Espainiako eta Frantziako araudiek ezarritako zortzi oinarrizko konpetentziak lortzea ahalbidetzen da.

Oinarrizko konpetentziak dira bizitzako eremu eta egoeretan moldatzeko ezinbestekotzat jotzen direnak. Oinarrizko konpetentzien artean, batetik, oinarrizko konpetentzia orokorrak daude, ikasgai guztientzat berak direnak eta eremu eta egoera guztietarako balio dutenak, eta, bestetik, oinarrizko konpetentzia espezifikoak, ikasgai eta eremu zehatzagoekin lotura dutenak, eta testuinguru espezifikoagoetan aritzeko beharrezkoak direnak. Oinarrizko konpetentzia espezifikoei dagozkien eduki zehatzekin integratuta ikasten dira oinarrizko konpetentzia orokorrak. Oinarrizko konpetentziak dira, beraz, curriculum eremuetako oinarrizko konpetentzia espezifiko guztietan eta haietako bakoitzean oinarrizko konpetentzia orokorrak integratzearen emaitza.

3.1.2.5.-Oinarrizko konpetentzia orokorrakmatadiziplinarrak eta arlokoak

Oinarrizko konpetentziak dira bizitzako eremu eta egoeretan moldatzeko ezinbestekotzat jotzen direnak. Oinarrizko konpetentzien artean, batetik, oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak daude, ikasgai guztientzat berak direnak eta eremu eta egoera guztietarako balio dutenak, eta, bestetik, arloko oinarrizko konpetentziak, ikasgai eta eremu zehatzagoekin lotura dutenak, eta testuinguru espezifikoagoetan aritzeko beharrezkoak direnak. Arloko oinarrizko konpetentziei dagozkien eduki zehatzekin integratuta ikasten dira oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak. Oinarrizko konpetentziak dira, beraz, curriculum eremuetako arloko oinarrizko konpetentzia guztietan eta haietako bakoitzean oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak integratzearen emaitza.

A.- OINARRIZKO KONPETENTZIA METADIZIPLINARRAK
Oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak erreferentziazko ardatz nagusia dira nola oinarrizko hezkuntzarako hala bizitza osorako hezkuntzan, eta hezkuntza-testuinguru guztietan ikasten dira, bai testuinguru formaletan bai eta informaletan ere.
Konpetentzia horiek arloetako oinarrizko konpetentzietan eta eguneroko bizitzako eskolaz kanpoko egoera informaletan integratuz ikasten dira.

1.- Ikasten eta pentsatzen ikastea

􀂉 Modu esanguratsuan interpretatzen du informazioa (pentsamendu ulerkorra), informazioa sortzen du (sortzeko pentsamendua) eta informazioa modu kritikoan ebaluatzen du (pentsamendu kritikoa).

􀂉 Baliabide kognitiboak erabiltzen ditu, hala nola metakognizioa, jokabidearen erregulazioa, jokaera estrategikoa, eta ikasitakoa beste egoera batzuetara eramaten du.

2.- Komunikatzen ikastea

􀂉 Ahoz eta idatziz jariotasunez, autonomiaz, sormenez eta eraginkortasunez komunikatzen da.

􀂉 Modu integratu eta harmoniatsuan erabiltzen ditu hitz gabeko hizkuntzaren, hizkuntza artistikoaren eta hizkuntza matematikoaren oinarrizko kodeak.

􀂉 Gizarteko komunikabideak modu eraginkor eta autonomoan erabiltzen ditu.

􀂉 Tresna eta baliabide teknologikoak (IKT) trebeziaz, arduraz eta modu kritikoan erabiltzen ditu.

􀂉 Euskal gizarteko eta munduko errealitate sozio-komunikatiboa modu kritikoan interpretatzen du, eta modu arduratsuan eta zentzu etikoz parte hartzen du inguruko komunikazio-prozesuetan.

3.- Elkarrekin bizitzen ikastea

􀂉 Besteekin interakzio positiboa mantentzen du arreta jarriz eta entzuteko jarduera aktiboa hartuz; enpatia erakusten du, behar duenari lagunduz, eta hitzarmen eta arau sozialak betez.

􀂉 Indarkeria erabili gabe irtenbideak aurkitzen ditu elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez.

􀂉 Modu aktiboan parte hartzen du eskolako testuinguruan eta handik kanpora.

􀂉 Pertsonekin taldean lan egiten du, elkarlanaren bidez partekatutako eginkizunetan helburu komunak lortzeko.

􀂉 Ezberdinak diren eta ezberdin pentsatzen duten pertsonak onartzen
eta errespetatzen ditu.

4.- Norbera izaten ikastea
􀂉 Emozioak kontrolatzen ditu, eta jokabideak erregulatzen ditu lortu nahi dituen helburuetara bideratuz.

􀂉 Autoestimu baikorra eta errealista du, bere buruarenganako konfiantzan eta besteengandik estimatua eta balioetsia sentitzean oinarrituta.

􀂉 Bere kasa pentsatzeko, erabakitzeko eta jarduteko autonomia du, eta hartutako erabakien ardura bere gain hartzen du.

5.- Ekiten eta egiten ikastea

􀂉 Informazioa jasotzen eta ulertzen du, eta gogoeta egiten du inguratzen duen errealitateaz.

􀂉 Ideia eta irtenbide berriak bilatzen ditu, eta errealitatea hobeto planteatzen du, gaur egungo errealitateari dagokionez alternatibak proposatuz.

􀂉 Proposatutako errealitatea gaur egungo errealitatearen alternatiba gisa gauzatzeko beharrezko ekintzak egiten ditu.

􀂉 Egindako ekintzek sortzen duten benetako inpaktua ebaluatzen du.

􀂉 Horren guztiaren helburua da ekintzaile-prozesuarekin jarraitzea (prozesu jarraitua).

B- ARLOETAKO OINARRIZKO KONPETENTZIAK

Dagozkien diziplina-eremuen bidez lortzen dira oinarrizko konpetentzia espezifikoak, modu diziplinatuan, diziplina artekoan edo globalizatuan, eta eremu horietan oinarrizko konpetentzia orokorrak txertatuta.

Hezkuntza-konpetentzia metadiziplinarrak, irudian ikusten den moduan, bitartekari dira alde batetik hezkuntza-helburuen lorpenean, eta bestetik ikasgai guztietan sartu behar diren prozedura- eta jarrera-edukietan eragingarri bihurtuta, Europako Parlamentuak gomendatu eta Espainiako eta Frantziako araudiek ezarritako zortzi oinarrizko konpetentziak lortzea ahalbidetzen da.

Hau da arloko oinarrizko konpetentziak zehazteko, hauxe da funtsezko galdera: zein ekarpen egiten du arlo edo gai bakoitzak, ikasleak une honetako bizitzako interes eta oinarrizko beharrei erantzuteko eta helduaroan garrantzitsutzat jotzen diren jarduera eremu eta egoeretan moldatzeko prest egon dadin?

1.- Hizkuntzak eta Literatura: Hitzezko eta literaturazko
konpetentzia komunikatiboa
Ikastolen Taldeak onartutako hizkuntzekiko lortu beharreko konpetentzia mailaren arabera, ikaslea gai da, euskaraz (B2), beste hizkuntza ofizialean (gaztelania edo frantsesa) (B2) eta nazioarteko komunikaziorako hirugarren hizkuntza batean (B1) bere bizitzako eremuetan, egoera bakoitzak eskatzen duen ahozko zein idatzizko hizkuntzaren erabilera egokia eta eraginkorra egiteko. Era berean, badu kultura literarioa, Euskal Herrikoa nahiz unibertsala, inguratzen duen mundua eta bere burua hobeto ulertzen lagunduko diona.

2.- Matematika: matematika-konpetentzia
Ikaslea, herritar arduratsu gisa, gai da matematikak gizartean duen funtzioa identifikatzeko, ulertzeko eta ezagutza matematikoa erabiltzeko, oinarri sendoko arrazoiketak eraikiz eta matematikaren berariazko pentsamendu eta adierazpen moldeak erabiliz, haren bizitzako beharrei erantzun eta arazoei irtenbidea eman ahal izateko.

3.- Teknologia: teknologia-arloko konpetentzia
Ikaslea gai da teknika eta ezagutza zientifikoak zentzuz eta arduraz praktikara eramanez, arazo praktikoei irtenbidea emateko eta gizakion behar eta desirak asetzeko bizitzako hainbat eremu eta egoeratan.

4.- Musika eta Dantza: arte-komunikaziorako konpetentzia
Ikaslea gai da adierazteko eta komunikatzeko eremu eta egoera egokietan musikako eta dantzako ezagutzak eta metodologiak erabilita, bere buruarekin, ingurune sozialarekin eta natura-ingurunearekin gozatzeko eta harmonian bizitzeko.

5.- Plastika eta Ikus adierazpena: arte-komunikaziorako
konpetentzia
Ikaslea gai da bere bizitzako eremuetan egoera bakoitzak eskatzen duen hizkuntza plastikoaren eta bisualaren erabilera egokia eta sortzailea egiteko, eta besteen adierazpen artistikoak arrazoituz interpretatu eta balioesteko, hartara bizitzako errealitateari buruzko norberaren ikuspegia, ideiak, sentimenduak sormenez adierazteko eta bestei komunikatu ahal izateko eta, era berean, edertasunaz gozatzeko.

6.- Gorputz Hezkuntza: gorputz-komunikaziorako konpetentzia
Ikaslea, duen jokabide motorrarekin, bere buruarekin, inguru sozialarekin, kulturalarekin eta fisikoarekin oreka bilatzeko gai da.

7.- Gizarte Zientziak: gizarte-konpetentziak eta gizabidekonpetentziak
Ikaslea gai da bere bizitzako eremuetan eta egoeretan gizarte zientzietako ezagutzak eta metodologiak erabiliz, bere burua, kide den taldea eta bizi den mundua ulertzeko, eta horren ondorioz, hiritar arduratsu moduan gizarte demokratiko eta anitz baten alde aritzeko.

8.- Natura eta Osasun Zientzia: zientzia-arloko konpetentziak
Ikaslea gai da bizitzako hainbat eremu eta egoeratan, ezagutza eta metodologia zientifikoa erabiliz, bere burua eta natura ulertzeko, eta bere buruari buruz eta giza jokabideak mundu naturalean eragiten dituen aldaketei dagokionez erabaki arduratsuak hartzeko.

9.- IKT konpetentzia komunikatiboa
Ikaslea gai da, bere bizitzako eremuetan, egoera bakoitzak eskatzen duen IKT baliabideen erabilera egokia, eraginkorra eta arduratsua egiteko: informazio kudeatzeko, elkarlanean aritzeko, ekintzaile izateko eta horrekin guztiarekin ezagutza sortu eta partekatzeko.

10.- Tutoretza eta Orientazioa
Ikaslea gai da erabakiak hartzeko eta bere bizitza zentzuz bideratzeko, bere ibilbidea aukeratzeko eta egindako aukeren ardura izateko, bizitzako hainbat eremu eta egoeratan, eta, bereziki, gai da bere interes eta gaitasunekin bat datorren aukera akademikoa edo lan-aukera zein den erabakitzeko, ohartuki, bere burua eta errealitatea ezagututa.

C- ARLO GUZTIETARAKO METODOLOGIAREN ARDATZAK

Irakasteko metodologia, ikaslearen ikaskuntza prozesua ondo bideratzeko aukeratzen den bidea edo estrategia dela esan dezakegu. Bide edo estrategia horren hautaketa eragile askoren baitan dago. Adibidez, hezkuntza-xedeek, ikaskuntza-teoriek, ikas-arloaren ezaugarriek, eduki-motaren tipologia (kontzeptuzkoa, prozedurazkoa, jarrerazkoa), ikasten duen subjektuaren ezaugarriek, irakasten duen irakaslearen ezaugarriek, eskura ditugun bitarteko eta materialen ezaugarriek, antolamendu-baldintzek eta abarrek, bakoitzak bere aldetik, ikasteko metodologia eragiten eta baldintzatzen dute. Ikasteko metodologia hautatzea, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko erabakirik konplexuena da, aipatu ditugun aldagai guzti horietaz ondo jabetuz, sintesi praktikoa eginez, irakasteko bidea hautatzea eskatzen duelako.

C.1 Arlo bakoitzerako baliagarria den metodologia
Irakasteko metodologia ulertzeko era horretan oinarrituz, lehen ondorioa da irakasteko metodologia egokiak ikaslearen irteera profil orokorraren osagaiak uztartu behar dituela. Ikas arlo bakoitzak, arlo bakoitzaren ezaugarrien arabera, erantzun behar dio ingurunearen eta gizartearen beharrei, arlo horri dagokion ikuspegi historikoa eta etikoa uztartuz, arlo horretako bizitzako eremu eta egoera esanguratsuetan aplikatuz, aurre ikusitako hezkuntzaren xedeak eta oinarrizko konpetentziak eskuratzeko. Ikas arlo bakoitzak izan behar du irakasteko eta ikasteko berariazko metodologia edo bidea.

C.2 Arlo guztietarako baliagarria den metodologia
Ikas arlo bakoitzak, esan bezala, izan behar du bere berariazko metodologia edo ibilbidea, baina badira arlo guztietarako baliagarriak diren metodologiaren norabide komunak. Norabide horien artean, Euskal Curriculumaren garapenerako lehenesten den konpetentzietan oinarritutako hezkuntzaren ikuspegiaren ildotik, bi azpimarratzen ditugu: integrazio pedagogiaren eta oinarrizko konpetentzia metadiziplinarren araberako metodologiak.

􀂉 Konpetentziak eta oinarrizko konpetentziak garatzeko
hezkuntza
Oinarriko Hezkuntzaren asmo nagusia ez da informazioa eta ezagutzak transmititzea, oinarrizko konpetentziak, hau da, bizitza osorako oinarrizkoak, garrantzizkoak eta ezinbestekoak izango diren konpetentziak eskuratzea baizik. Konpetentea izatea, egoera eta testuinguru zehatz batean eraginkortasunez aritzeko gaitasuna
dela esaten badugu, logikoa eta koherentea da pentsatzea, konpetente izaten ikasteko, egoerak, proiektuak, problemak, zereginak behar direla, eta beroriek testuinguru problematiko errealetan, esanguratsuetan eta egokietan egon behar dutela kokatuta; hau da, hezkuntza-xedeak eta aurre ikusitako ikaslearen irteera-profila lortzen lagundu behar dute. Horretarako, ezinbestekoa da informazioa eta ezagutzak eskuratzea, baina ez da nahikoa, beharrezko da egoera bakoitzaren ezaugarrien arabera, informazio eta ezagutzak modu integratu batean mobilizatzen eta transferitzen ikastea. Lan mota horrek hartzen dituen formen artean ezagunak dira, besteak beste, proiektuetan oinarritutako pedagogia, problemen ebazpenean oinarritutako ikaskuntza, kasuen azterketa, ikasketa kooperatiboa, hitzarmenean oinarritutako ikaskuntza, etab.

Ezagutzen erabileraren garrantzia azpimarratzeak ez du esan nahi Oinarrizko Hezkuntzak lortu beharreko konpetentziak planteamendu utilitarista batera murriztu behar direnik, edota ikaskuntzak, euskal kultur ondare partikularraren eta unibertsalaren birlantze eta transmisioak, duen garrantzia gutxitu behar denik. Badira zenbait ezagutza, esperientzia, sentimendu eta jarrera garen bezalakoak egiten gaituztenak, gure bizitzarako garrantzi handikoak direnak, gure burua, gizartea eta natura ulertzeko baliagarri zaizkigunak eta bizitzako egoeretan aplikazio zuzena ez dutenak. Pentsamendua eta izaera osatzen duten ezagutza hauek, egiteko moduan islatzen dira eta egiten denari zentzua emateko balio dute.

􀂉 Integrazioaren pedagogia
Integrazio pedagogiaren ezaugarri nagusia, ikaslearen irteera profila oinarritzat hartuz, egoera esanguratsuetan eta arazo konplexuen aurrean ikaslea jartzea da. Ikasleak, arazo horri irtenbide egokia emateko, ikasitako guztia (kontzeptuzko ezagutzak , egiteko prozedurak, barneratutako jarrerak), era pertsonalizatuan eta integratuan mobilizatzen eta transferitzen asmatu behar du.

Ez dago arazo guztiak ebazteko era bakarra, horregatik, integrazioaren pedagogiak ez da oinarritzen ikasteko teoria edo paradigma bakarrean, aitzitik, egoera bakoitzaren ezaugarrien araberako metodologia egokitua erabiltzea sustatzen du. Hala ere, Euskal Curriculumaren garapenerako, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen ikuspegi sozio-eraikitzailea lehenesten da.

Lehenesteak esan nahi du ikuspegi sozio-eraikitzailea izango dela erreferentzia nagusia, baina era osagarrian beste ikuspegiak ere erabiliko direla.

􀂉 Ikuspegi sozio-eraikitzailea
Ikuspegi sozio-eraikitzaileak, eskola-testuinguruan ikasteko hiru dimentsioaren esku-hartze bateratu eta bereizezina beharrezkoa dela planteatzen du:

1) Dimentsio soziala (S). Gainerako ikasleekin eta irakaslearekin gauzatutako interakzio sozialak antolatzearekin lotutako alderdiak dira, eta irakaslearen kontrolpean egiten diren irakaskuntzako jarduerak. Ikasleak pertsonalki eraikitzen ditu ezagutzak, besteekin interakzioan.

2) Dimentsio eraikitzailea (E). Ikaskuntzaren antolamenduarekin lotutako alderdiak dira, ikaslea ezagutzen duenetik abiatuta bere ezagutzak eraikitzeko baldintzetan kokatuz, eta ezagutza zaharren eta berrien artean erlazio dialektikoa ezarriz.

3) Dimentsio interaktiboa (I). Ikaskuntzaren xede den eskolako jakintzaren antolamenduarekin lotutako alderdiak dira, ingurune fisiko eta sozialarekin baterako eragin-trukea egokituz, ikaskuntzaren xede denaren ezaugarrien arabera. Beste modu batera esango dugu: ikaskuntza ez dute zehazten irakasgaiko edukiek, zeregina egin ahal izateko ikasleak erabiltzen dituen jakintzen egoerek baizik. Eskolako ikaskuntzak soilik “egoera” batean kokatuta lor daitezke, eta hauek, aldi berean, ezagutza berriak bereganatzeko eta hauek aurretik zituztenekin integratzeko iturriak eta ebaluaziorako erreferentziak izango dira.

􀂉 Prozedura metadiziplinarrak
“Prozedura” esaterakoan esan nahi da, ekintza batzuk ganoraz burutzeko, arau edota norabide jakin batzuk era ordenatuan jarraitu behar direla. Prozedura horiek izan daitezke arautuagoak, algoritmoen antzera, ala norabide irekiagoak. Prozedura-mota desberdinak egon daitezke: adibidez, kontzeptuak eta jarrerak lantzeko prozedurak, edota trebetasunak lortzeko prozedurak. Ikas-arlo bakoitzak, lortu nahi duen oinarrizko konpetentziak eskuratzeko berariazko prozedurak ditu: hizkuntzak, matematikak, musikak…, bakoitzak bereak. Baina badira prozedurak arlo guztietarako komunak edota metadiziplinarrak direnak. Prozedura metadiziplinar horiek, ikas-arlo bakoitzeko irakaskuntzaikaskuntza prozesuan uztartuz soilik lor daitezke.

Arlo guztietarako metodologiaren ardatzak finkatu nahi den atal honetan, oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak lantzeko baliagarriak diren prozedura metadiziplinarren aipamena egiten da.
• Pentsatzen eta ikasten ikasteko prozedurak
• Komunikatzen ikasteko prozedurak
• Elkarrekin bizitzeko prozedurak
• Izaten ikasteko prozedurak
• Egiten eta ekiten ikasteko prozedurak

Advertisements
Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

3.1.2. HERRI AMETSA IKASTOLAREN IDENTITATE OINARRIAK: CURRICULUMAREN PRINTZIPIOAK

Herri Ametsa Ikastolak bere egiten du Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsalaren (1948) 26. artikuluaren edukia, hain zuzen ere honako hauek dakartzana: hezkuntza-eskubidea eta obligazioa nahiz oinarrizko hezkuntza-aldian gutxienez izan beharreko doakotasuna; giza
nortasuna bere osotasunean garatzeko helburua eta giza eskubideekiko eta oinarrizko askatasunekiko errespetua sendotzea; eta familiak lehentasun osoz beren seme-alabei eman nahi dien hezkuntza mota aukeratzeko duen eskubidea.
Bestalde, Europako Parlamentuaren gomendioetan definitutakoaren arabera, ikastolen artean osatutako Euskal Curriculumean definitutako hezkuntza konpetentzia orokorren garapena bultzatuko dugu, hala nola, ikasten eta pentsatzen ikastea, komunikatzen ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, norbera izaten ikastea eta egiten eta ekiten ikastea,
guztiak ere diziplina-esparru guztietan eta bizitzaren esperientzietan txertatuz, horrela, bizitzarako beharrezkoak eta ezinbestekoak diren oinarrizko konpetentziak lortzeko.
Marko orokor hauetatik abiatuta, hona hemen, definituak eta garatuak gure identitate oinarri eta curriculum printzipioak:
a) Balioetan oinarritako hezkuntza
Hezkuntza integrala garatzeko, edukiak ez ezik, balioak, jokabideak, jarrerak-eta ere kontuan izango ditu Herri Ametsa Ikastolak, ikasle bakoitzaren izate eta nortasuna eratuz joan dadin, atalon arabera:

a.1) Ezagutza eta adimen garapena
􀂾lan diziplinara ohitu; horretarako, adimen-lanaren balorazio positiboa bultzatuz,
􀂾ikasten irakatsiz, ikasteko teknikak bideratu,
􀂾teknika eta baliabide berrietan eguneratu,
􀂾adimen faktore desberdinak garatuz, metodo zientifikoaren oinarriak jarri,
􀂾autonomia eta partaidetasunaren jabetza landu, bakarkako nahiz taldeko lanetarako beharrezkoak baitira,

􀂾errealitateari kritikaz begiratzen irakatsi, gertaerak behatu, aztertu eta arazoak gainditzea norberaren egitekoa dela ulertarazi eta horretara bultzatu,
􀂾ikasle orori dituen adimen-mugak onartzen eta norberaren gaitasunak garatzen lagundu,
􀂾kultur eta jakintza-zaletasuna sortu.

a.2) Balio estetikoen arloa
Arlo honen helburua sentsibilitatea eta sormena garatzea denez, ondoko esparru hauek ere jorratuko ditu Herri Ametsa Ikastolak:
􀂾edozein arte adierazpen jasotzeko sentsibilitate estetikoa landu eta norberarenak adierazteko oinarriak jarri,
􀂾gorputz oreka eta hezkuntza fisikoa era egokian landu; norbere soinaren eta osasunaren ardurarako ezaupideak eman eta ohitura onak landu (elikadura, higienea…),
􀂾aisialdia egokiro eta askatasunez erabiltzeko, zenbait zaletasun bultzatu: kirola, musika, irakurketa…

a.3) Balio etikoak, gizartekoitasuna eta gizarte balioen arloa
Arlo honen helburua Ikastolan nahiz kanpoan ikaslea askatasunez eta zuzentasunez hezi eta egokiro gizarteratzeko giro eta bitartekoak eskaintzea da. Hori dela eta, Herri Ametsa Ikastola ondokoak lantzen saiatzen da:
􀂾ikaskide, irakasle, zaintzaile, monitore, guraso eta lagunarteko nahiz beste edozeinekiko balioak (laguntasuna, errespetua, tolerantzia eta egiazaletasuna) aintzakotzat hartu eta elkar bizitza lortzen,
􀂾elkartasunik eza, zapalkuntza, bortizkeria, injustizia, kontsumismoa eta beste hainbat jarrerekiko kritiko agertzen, bakoitza ahal duen neurrian aldatzen ahalegin dadin,
􀂾norberak duen askatasun eskubidearen aurrean, norbanakoa mugatzen jakin eta, era berean, inguruko ororen askatasunarekiko jokabide arduratsuak lantzen,
􀂾kontzientzia askatasuna oinarrizko eskubidetzat hartuz, joera politiko guztiak onartuz, elkarri ideia politikoak agertzeko eta errespetuz defendatzeko eskubidea bermatzen; ildo berean, erlijio gaia pluralismo oinarriaren arabera egituratzen,
􀂾erlijioak gure gizartea ulertzeko duen garrantziaz jabeturik, ahal diren maila guztietan Erlijio Kultura gaia geure curriculumetan txertatzen,

􀂾jokabide konpetitiboak ahal den neurrian ahulduz, elkar laguntzan hezi eta elkarbizitza baketsurako bidea jorratzen,
􀂾euskal hiritar izateak eskatzen duen Euskal Herriarekiko begirune eta erantzukizunez bizitzen eta jokatzen,
􀂾hezkidetzan hezten, hau da, neskak eta mutilak eskubide eta egoera berberetara ohitu eta elkarren arteko errespetuzko jarrerak ziurtatzen,
􀂾gizarte aldakor honetan sortzen diren balio berrien aurrean, hausnarketa ireki eta kritikoa sustatzen, jarrera positiboak bultzatzeko.

b) Euskara eta euskalduntasuna ardatz
􀂾 Herri Ametsa Ikastola D ereduko ikastetxea denez, euskara batua da hizkuntza estandarra; hala ere, euskalkien erabilpena errespetatu eta bultzatzen da,
􀂾 euskara ez da mugatuko Ikastolarekiko harremanetara: eguneroko jardunean, herrian nahiz kanpoan erabiltzearen kontzientzia landu eta bultzatuko da,
􀂾 euskaraz ez dakiten guraso eta ikasleak euskalduntzera eta euskal giroan integratzera bultzatuko dira, ahal den laguntza eskainiz,
􀂾 gure inguruaren errealitateari erantzun nahian, Ikastolaren hizkuntza helburu nagusia euskara eta gaztelania menderatzea da.
Halaber, Eleanitz Proiektuan murgildurik dago (Ingelesa HHtik irakasten da eta, gainera, DBHn Frantsesa hautatzeko aukera
dago), 􀂾 eskola barruko bizitzan erabiltzen den hizkuntza euskara da,
􀂾 herri ikastola da, herriaren zerbitzurako sortu baitzen; horrengatik, euskara ez ezik, Euskal Herria ezagutarazten eta maitarazten ere saiatuko da, euskal kulturaren adierazgarriak eta ekintzak landuz eta zabalduz,
􀂾 Euskal Herriaren lurraldetasun osoarekiko kontzientzia zabaltze bidean, gure herriko gaiak eta arloak erabili, landu eta sakonduko dira: artea, ohiturak, folklorea, historia, literatura, geografia, hizkuntza eta kultura oinarritzat hartuta, Euskal Herria zazpi probintziek osatzen dutela aldarrikatuz.

c) Ikaslearen izaera propioa
c.1) Hezkuntza indibiduala
Oinarri honek Ikastolaren egitekoaren erreferente nagusia izan behar du, haren aplikazio osoa ezinezkoa izan arren, giza baliabide urrien ondorioz. Aniztasunaren azterketa eta esfortzuaren ahaleginean, eremuak eta mailak aukeratuz eta osatuz joango da
Herri Ametsa Ikastola, behar nagusietatik hasita, hobekuntza pedagogikoa etengabeko bihurtuz. Irakaskuntza sisteman, ikasketen ulergarritasuna ziurtatzea ikaslearen eskubidea baldin bada, aniztasunaren araberako egokitzapena da aurreko oinarriaren
baldintza osagarria. Hona hemen hezkuntza indibiduala bermatzen duten zutabe nagusiak:
􀂾 bakoitzak bere buruaren ezagupenean aurrera egin eta sakontzea,
􀂾 ikasleek beren burua ezagutzetik eta beren buruaren irudi egoki eta positiboa edukitzetik abiatuta, oreka afektiboa lor dezaten ahalbideratzea,
􀂾 hezkuntza prozesua ikaslearen beharrei zehazki egokitzea,
􀂾 ikaskuntza arazoak eta moldaera pertsonala eta sozialeko zailtasunak aurreikustea eta ahal den neurrian bideratzea,
􀂾 heldutasuna, balioak, jarrerak eta jokabideak indartuz, ikasleak erabakiak modu autonomo eta arduratsuaz hartzeko gaitzea,
􀂾 nor bere jardueretan arduratsua eta auto-diziplinatsua izan dadin gaitzea.
c.2) Ezagutza eta adimena
Ikastetxearen zeregin nagusia heziketarekin batera irakaskuntza da, eta arlo horretan, jarrerak eta prozedurak edukiak bezain garrantzizkoak dira. Halaber, irakaskuntza aktiboan oinarrituko gara, ikaslea izanik ikastetxearen subjektua eta ikasketen
protagonista. Era berean, irakaskuntza kritikoa gure hezkuntza proiektuko oinarri nagusi bat da. Beraz, ulermena, interpretazioa, hausnarketa eta iritzi propioa nahiz partaidetza eraikitzailea bermatuko dira. Horretarako, ikaslearen gaitasun hauek landuko dira:
􀂾 ikasleak dituen gaitasun intelektualak ahalik eta gehien garatzea; horretarako, jakin-mina eta interesa suspertu eta, aldi berean, ikasteko teknika eta lan ohitura zuzenak irakasten dira,

􀂾 eskura dituzten informazio bitartekoak erabiltzen irakasten da: entziklopediak, kontsulta liburuak, elkarrizketak, internet eta abar,
􀂾 teknologia eta ohiko baliabide nahiz berrietan trebatzen eta bitarteko gisa erabiltzen dira.
􀂾 autonomia eta partaidetasunaren jabetza lantzen da –bakarkako nahiz taldeko lanetarako hain beharrezkoak-,
􀂾 ikasteko ohiturak planifikatzen irakasten da: ikasteko tokia aukeratzen, denbora antolatzen, gorputzaren jarrera egokiak mantentzen, lanak txukun eta garbi egiten, baita garaiz aurkezten ere,
􀂾 adimen faktore desberdinak garatuz, metodo deduktiboaren eta induktiboaren oinarriak jartzen dira, problemak ebazteko edo egoerak gainditzeko prozedurak sortuz, parekatuz, konponbide arrazoituak proposatuz, zuzena aukeratzen saiatuz eta egokitasuna egiaztatuz halaber,
􀂾 adierazpen matematikoaren hainbat modu (zenbakizkoa, grafikoa, logikoa…) norberak ohiko arrazoiketa bide eta hizkuntzan txertatzen dira, pentsaera propioa gero eta modu zehatz eta egokiagoan komunikatzeko,
􀂾 entzumena, irakurmena, mintzamena eta idazmena ziurtatzen dira, ikasteko prozesuan ezinbestekoak direlako,
􀂾 azpimarratzea, koadro sinoptikoak, eskemak, laburpenak,
grafikoak, eskalak, mapak eta beste hainbat prozedura –hain beharrezkoak ulermenerako- interpretatzen, ondorioak ateratzen eta erabiltzen irakasten da,
􀂾 testu tipologia guztiak lantzen dira eremu guztietan (pribatuan, eskolan, instituzioetan, komunikabideetan eta literarioetan):
azalpenak, instrukzioak, aginduak, narrazioak eta argudioak,
􀂾 ekoizpen idatzi zein ahozkoak egiten irakasten da, egokitasunez, koherentziaz, kohesioz eta zuzentasunez,
􀂾 oroimena lantzeko eta jasotakoa gordetzeko, informazioa gogoratu eta birgogoratuz finkapen lana egiten da, aurre-jakintza eta ulergarritasunaren oinarritik abiatuz,
􀂾 irakasleek behaketak eginez eta auto-kontrola irakatsiz, ikasleen arreta bermatzen da,
􀂾 materiala –norberarena, taldearena nahiz orokorra- zaintzen irakasten da,
􀂾 ikasleei errespetuz jokatzen irakasten zaie, beren jarrerak besteei ekar diezazkiekeen ondorioez ohartaraziz,
􀂾 bake hezkuntzaz etengabe hausnartzen da, giza eskubideak aztertzen dira eta jarrera sozial eta etikoak –funtsezkoak elkarbizitzarako- eguneroko harremanetara zabaltzen dira,

􀂾 edozein gairen hausnarketa ziurtatzeko, gogoeta, kritika, eztabaida, analisia eta sintesi gaitasunak lantzen dira,
􀂾 eleaniztasuna bermatzen da,
􀂾 euskal hizkuntza eta kultura oinarritzat hartu eta kultura unibertsala irakasten da,
􀂾 zehar lerroen bidez, nahiz gorputz hezkuntzaren bidez, elikadura orekatua, higienea eta osasuna garatzen dira,
􀂾 sentsibilitate artistikoa eta sormena garatzen dira,
􀂾 hezkuntza fisikoaren eta osasunaren garapenean laguntzen da.

d) Gizarte alderdia
d.1) Geure herria
d.1.1) Hizkuntza
􀂾 Euskara lehen hizkuntza da Herri Ametsa Ikastolan; ikasleak jatorriz euskaldun ala erdaldun izan, edozein esparru edo egoeratan dagokion erregistroa erabiltzeko gai izango dira hezkuntza amaitutakoan.
􀂾 Ildo horretatik, Ikastolak eskaintzen dituen zerbitzuetan euskararen erabilpena bermatu egingo du. Helburua, ordea, eskolak bakarrik bete ezin duenez, administrazioak eta gizarteak bide egokiak sortu behar dituzte gaur eskoletan euskalduntzen ari diren ikasleek bizitza sozialeko edozein esparrutan beren ahalmenak euskaraz garatu ditzaten, bai
gaur egun, bai etorkizunean.
􀂾 Ikastolaren lehentasunezko hizkuntz helburua euskara jakitea eta erabiltzea den arren, beste hizkuntza batzuk ikastea ere landu eta bultzatuko da. Euskara lehen mailakoa
izanik, gaztelania ere landuko da eta bion ezagupenak egokia izan beharko du. Beste bi hizkuntzen ezaguerak eta erabilpenak ere Ikastolaren hizkuntz helburu izan behar
dute: beraz, 4 urtetik aurrera ingelesa eskaintzen da eta DBHn, laugarrenaren aukera (frantsesarena).
􀂾 Euskara da irakaskuntza zabaltzeko hizkuntza, beste hizkuntzak lantzeko orduetan salbu.
􀂾 Ikastetxeko harreman guztietarako, euskararen erabilera eskatuko da.
􀂾 Ikastolako langileek beren euskara ontzen saiatu behar dute, ikasleei euskara eredu egokia eskain diezaieten.

d.2) Euskal kultura
Ikastolek, Euskararen Lurralde gisa hartzen du Euskal Herria, bere historia Pirineoen bi isurialdeetan hedatzen den mendebaldetik mugarik gabeko jendez osatutako espazio unibertsalera irekita ekarpen desberdinekin eraiki duen eta eraikitzen ari den lurraldetzat, lehendik definitutako baina etengabe berritzen eta aberasten ari diren hizkuntzaeta kultura-arrasto berezituetan oinarritua.
Gainera, bere hezkuntza-lana gauzatzeko, ikastolek, Euskal Herria izena, Euskaltzaindiak 2003. urteaz geroztik erabiltzen dute zentzu berean erabiltzen dute, hots, Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak, Lapurdik, Nafarroak (Behereak eta Garaiak) eta Zuberoak osatzen duten lurralde-multzoa identifikatzeko.
Euskal Herriaren ezagutza ikasleari helarazteak bereziko garrantzia du gurean; ikasleak bere herriaren kultura landu, bereganatu eta garatu behar du, herria errespetatu eta maita dezan. Horretarako, hezkuntza komunitateak zer eta nola helarazi ahalik eta garbien eduki behar du, eta beti ahalik eta objektibotasun zintzoenaz landu.
􀂾 ikaslearen ikasketa prozesuak ingurune eta errealitate hurbiletik hasi eta ikuspegi zabalagoetara jo behar du, herriaren kultura lantzeak garrantzi handia du, ikasten duena esanguratsua iruditu dakion,
􀂾 Euskal Herriaren kultur ondarearen esparru eta osagaiez jabetu behar du ikasleak, gure kulturaren balioen berri emanez,
􀂾 Euskal Herriko geografiaren berri izatea, ingurune fisikoa, naturala, politikoa nahiz ekonomikoa landuz,
􀂾 geure herriaren historia eta artea irakastea, garai eta gai esanguratsuenak aztertuz,
􀂾 euskal kulturari lotuta agertzen den herri bizitza bultzatzea: mitologia, sinesmen erlijiosoak, herri kirolak, bertsolaritza, euskal musika eta abestiak, dantzak, jaiak…
􀂾 euskara eta euskal kulturaren gainean eraikiko da euskalduntasuna: geure kulturaren hartzaile soil izatetik, partaide eta sortzaile izatera bideratuko dira ikasleak.

d.3) Gizarte jarrera
Gizakiaren izaera nagusia elkarkoitasuna izanik, gizabanakoa ez daiteke giza taldetik kanpo gara. Harreman estua dugu gizartearekin eta bertan kritikoki egokituz bakarrik lor dezakegu geure oreka. Herri Ametsa Ikastolak badaki eskolan ikasleen gizarte jarrerak lantzeak duen garrantzia eta erantzukizun horri irmo heltzen dio. Geure giza ikuspegi eta gizarte ikuspegian oinarriturik, gizarte jarrerak eta balio etikoak sistemaz landuko ditugu heziketa proiektuan, lan orduetan txertatuz, haur eta gazteen heziketarako ardatz nagusitzat jotzen ditugulako.
Zein balio eta jarrera lantzen den Hezkuntza Proiektu honetan azaltzen bada ere, ezinbestekoa izanen da denon arteko elkarrizketaz eta eztabaidaz jarrera eta balio horiek gizartearen errealitateari egokitzea. Dena den, balioak hain ugariak izanik, Ikastolako komunitateak honako hauek hartu ditu nagusitzat, beste hainbat balio egunerokotasunean, familian, lagunen bidez-eta lortzen diren arren.

d.3.1) LANDU NAHI DIREN BALIO SOZIAL ETA ETIKO
NAGUSIAK

d.3.1.1. Elkartasuna
Gizabanakoaren arrakastak gure gizartean balio eta helburu nagusia dirudi. Haren arabera, gizarteak ondasunen metaketa, boterea eta ohore soziala lortzera bideratzen du gizakia.
Horregatik, elkartasun balioaren arabera besteari on egitea eta on egin nahi izatearen jarrera landu behar da; eguneroko bizitzan besteekiko harreman egokia bideratu eta egoera berezietan behar duenari laguntzera eramango gaituen jarrera. Jarrera horixe da, bestetik, landu nahi ditugun balio sozial eta etiko guztien oinarria, solidario izan ezean zaila baita bakezale, pluralista, tolerante edo egiazale izatea.

d.3.1.2.Tolerantzia, elkar errespetatzea, elkarrizketarako
joera
Tolerantzia balioa pluralismoa onartzean datza, gizartearen ideia eta antolaketan iritzi eta ikusmolde ezberdinen errealitatea aitortzea eta bera errespetatzea da, ez baita axolagabekeria edo axolagabetasuna. Horregatik, jasotzen dugun informazioen bitartez eratuko den errepresentazio eta balore sistema bat beharrezkoa dugu, non tolerantziak horrekiko oinarrizko onarpena bultzatu behar duen, baina beti balore sistema hori onartzen ez dutenen eta hori aldatu nahi dutenen iritziak agertzeko eta lana egiteko eskubidea errespetatuz. Beraz, jarrera edo estilo bat da tolerantzia, bakoitzak gauzak azaldu, arrazoitu eta askatasunez egiaztatzeko bidea irekiko duena, norberarentzat eta besteentzat.
d.3.1.3. Askatasuna / erantzukizuna
Herri Ametsa Ikastolak askatasunez hezi nahi ditu ikasleak, libre izateko gai izan daitezen, askatasunez jokatzeak gizaki egiten baikaitu. Ikasleak bere kabuz pentsatzen, erabakitzen, jokatzen eta egiten duena aztertzen eta baloratzen ikas dezan lortu nahi du gure Hezkuntza Proiektuak. Bistan da irakaskuntzak eta funtzionamenduaren estiloek helburu horretara egokituak izan behar dutela. Herri Ametsa Ikastolako hezkuntza komunitateak
badaki libre izatea ez dela erraza, eta saiatuz soilik ikas daitekeela hori, libre izatea ez baita aldioro gogokoen dugun hura egitea; era berean, gure hezkuntza sisteman ez da onartzen eta ez da onartuko autoritarismo eta gainezartze joerarik, askatasun eta erantzukizunera bultzatu beharrean, mendekotasunera baitarama. Horregatik, ikaslea txiki-txikitatik ohitu behar da bere jokabide eta erabakien arduradun eta erantzule izatera.

d.1.3.4. Alaitasuna eta esperantza
Gure ikasleei norberarentzako eta gizartearen geroarekiko esperantza askotxo zabaltzen ez den garaian bizitzea egokitu zaielako, eta heziketa-irakaskuntza sistema alternatiboa emaile izugarria ez denean –geure lanean, kontuan hartu beharrekoa-, bereziki ahalegindu behar dugu bizitzarako alaitasun, poz eta itxaropen balioak –ezinbestekoak denak- indartzen, beste balio guztiak egokiro garatzeko oinarrizkoak baitira. Hori dela eta,
ikasle bakoitzari bere alderdi positiboak aitortu eta landuko zaizkio, bere buruaz eta etorkizunaz ikuspegi baikorra beregana dezan.

d.1.3.5. Egiazaletasuna
Egiazaletasuna balio etiko bat da. Jokabide zintzoari dagokio gezurra ezeztatzeko beharra gureganatzea. Egiara hurbiltzeko ahaleginean, ikuspegi ezberdinak ezinbestekoak dira, egia eta errealitateak anitz baitira; beraz, kritika eta hausnarketa badira, aniztasunarekiko errespetua, dogmatismorik eza eta ikuspegi kritikoaren garapena etengabe eman behar die
hezkuntza komunitateak.

d.1.3.6. Laztasuna
Gizarte kontsumo zalean bizi gara eta horrek ondorio kezkagarriak izan ditzake, neurriko laztasunean ohitzen ez bagara. Bizitzaren ikuspegi materialistak balio garrantzitsuagoak
(batez ere, kideekiko harreman jatorrak) alboratzera eraman ditzake. Txikitatik neurrigabeko kontsumoan ohitzea arazo larria bihurtzen da eta ondorioak are arazotsuagoak izan daitezke, hots, gauzen balioaz konturatu ez eta ekintzak nagusiki haiek
lortzera zuzentzen direnean, lagun hurkoaren balioa daukanaren
arabera neurtuz. Ikasleek eta gurasoek jakin behar dute auto-estimua ez
daitekeela inola ere kontsumismoan finka. Horretarako, gurasoekiko hezkuntza harreman estua behar da. Laztasuna gero eta beharrezkoagoa izango da, ekologia balioak kontsumo
irrikari mugak jarriko baitizkio; beraz, darabiltena balioetsi eta zaintzen ikasi beharko dute ikasleek.
d.3.1.7. Elkarbizitza
Kultura eta giro jakin batean jaiotzen garenez eta kultura
bakoitzak bere elkarbizitza bideratzeko zenbait jendetasun arau
dituenez, Herri Ametsa Ikastolak garatu egingo ditu, errespetu
eta kalitatezko elkarbizitza lortzearren, hala nola:
􀂾adinekoei, elbarrituei, laguntza behar duen edonori… zor zaien errespetua,
􀂾irakasle-ikasle arteko duintasunezko tratua,
􀂾ingurua, eraikinak eta erabiltzen ditugun gauzak errespetatu eta txukun mantentzen saiatzea,
􀂾elkarri diosala egitea, mesedeak eskertzea, baimenak eskatzea, lanaldiak ez etetea, ordenan eta patxadan ibiltzea, ozenegi ez hitz egitea…

d.3.1.8. Elkarbizitza baketsua
Herri Ametsa Ikastolak elkartasunean, tolerantzian, elkarrenganako errespetuan, askatasunean eta pluralismoaren egiazko onarpenean oinarrituko du bere bakezko elkarbizitza. Helburu nagusi hori aurretik eta ondoren bultzatzen ditugun balio horien nahitaezko ondorio naturala izanen da; horrela, hezkuntza komunitate osoaren arteko elkarbizitza baketsua lortuko dugu. Curriculum guztiak zehar lerroen bidez gidatuz egin behar dira eta hezkuntza komunitateko partaide guztion egitekoa da. Izan ere, hezkuntzaren eremuan gertatzen da Ikastolaz kanpoko beste eragileen ekarri nagusia: gizartearena, lagunena eta, batez ere, familiarena. Ikastolak nekez landuko ditu baliook,
gurasoek ere ez badituzte lantzen.
Gizartearen jokabideetan askotan nagusi agertzen diren kontrabalioen aurka geure ahaleginak egin eta geure balioak suspertzearen alde lanean arituko gara. Horretarako, nork bere eremuan lan egingo du: gurasoek etxean eta zuzendaritzak, irakasleek, zerbitzuetako zaintzaileek, eskolaz kanpoko monitoreek, administrazioko langileek, ikasleek… Ikastolan.

d.2.3. Zehar lerroen bidez landutakoak
Hezkuntza Proiektuan garrantzi handiko gai osagarri batzuk zehar lerroen bidez txertatu nahi dira. Hain zuzen, osasuna eta Natura zaintzeko sentsibilitatea emendatu da azken urteotan eta haiei buruzko informazioa jaso eta ohiturak aldatzeko beharra garbi ikusten da; horren ondorioz, hezkuntza gai bihurtu nahi dira. Era berean, sexu heziketa lantzen da, gizakion sexu gaitasuna egokiro garatzeak bizitzaren kalitatea –atseginagoa eta zoriontsuagoa- bideratzen duelako. Halaber, formazio politiko eta kultura erlijiosoari ere tratamendu bera ematen zaie.

d.2.3.1. Osasuna
Nork bere osasuna zaintzeko eta hobetzeko gaitasuna lantzea da zehar lerro haren xedea, osasuna ez baita berez helburu, eguneroko bizitzarako baliabide baizik. Haren inguruko
heziketak ikasleari jokamolde osasungarrienak aukeratzeko gogoa piztu behar dio; hori lortzeko, ingurune fisiko eta sozialak ahalbideratu behar ditu aukera horiek. Bestalde,
ikasleak berak eragile aktibo bihurtu behar du zeregin horretan. Hori bultzatzeko, hiru dira Hezkuntza Komunitatearen egiteko nagusiak:

􀂾ohitura osasungarriak eskola lanean garatzen saiatzea,
􀂾ikastetxearen eremuan gune osasungarriak sortzea eta
􀂾Hezkuntza Komunitatearen eragin osasungarria indartzea.

Helburu orokorrak
Ohitura osasungarriak ikastetxearen eremuan indartzeko, eskolaren ahalegina ondorengo puntuotan zehazten da:
a) Eskolaren Ingurua osasunaren aldekoa izan dadin lortzea:
􀂾 istripuen prebentzioa eta instalazioen segurtasuna zaintzea,
􀂾 eraikinak egoera onean eta inguruaren txukuntasuna mantentzea eta altzari egokiak izatea,
􀂾 argi eta bero egoera eta isiltasun giro egokia edukitzea,
􀂾 jangela eta komunak higiene egoera onean edukitzea eta eskolan lor daitezkeen janariak eta beste kontsumo gaiak osasungarriak izatea,
􀂾 Ikastolako zuhaitz eta berdeguneak zaintzea, mantentzea eta egunerokotasunean txertatzea.
b) Osasunerako hezkuntza garatzea:
􀂾hezkuntza fisikoa eta kirola indartzea,
􀂾ezbeharren prebentzioaz eta lehen sorospenez informatzea,
􀂾telebistaz, telefono mugikorraz, bideoez, DVDez eta ordenagailuetako jokoez hausnartzea eta aholkuak ematea,
􀂾elikagaien berezitasunak eta higiene arauak (garbitasuna eta aho higienea) bereziki lantzea,
􀂾elikagaietako elementu kaltegarrien kontsumoaz eta sexu harremanen bitartez sortu edo transmititzen diren gaixotasunen prebentzioaz informatzea,
􀂾tabakoaren, alkoholaren eta legeztatu gabeko drogen kontsumoaz informatu eta ondorioak balioetsi, haien kontsumoa galaraztearren.
c). Eskolan osasun azterketak eta kanpainak sistematizatzea 􀂾gurasoak gaion inguruan sentsibilizatzea, hitzaldiak antolatuz,
􀂾irakasleak eta irakaskuntzaz kanpoko langileak informatu, eta adituekin harremanak antolatzea,
􀂾Osakidetzarekin eta beste osasun erakundeekin osasun azterketa, txerto kanpainak eta abar direla-eta, harremanak eta elkarlana zaintzea,
􀂾gaiaren inguruko informazio bideak eta galdekizunak onartzea eta haien ondorioak aztertzea.
d.2.3.2. Natura zaintzea: ekologia
Natura, ederra izateaz gain, izaki guztion bizileku bakarra dugu: haren kalitatea ekosistemaren oreka mantentzearekin bat dator. Hala ere, neurririk gabeko kontsumismoak, gure industria
gizarteak bultzatuta, ekosistema agudo hondatu du. Hori horrela izanik, gizakiok ezin dugu, orainaren ikuspegi hutsean, une batean Natura osoki agortu eta ondorengo belaunaldietarako egoera ezinezkoa bihurtu. Beraz, arazo hari buruzko
kontzientzia hartzen ari da gure gizartea: hura indartzera jo
behar du hezkuntzak ere. Naturaren aldeko jarrerak sustatzeko arrazoi estetikoak landu behar dira, gozamen gune moduan agertuz eta zaindu beharreko ekosistema gisan ezagutaraziz.
Helburu orokorrak
Naturaren kontzientzia lantzeko, hiru helburu nagusiok ezarri nahi ditu Herri Ametsa Ikastolak:
a)Ikasleei Natura ezagutaraztea
􀂾ikasleei, ia denak hiritarrak direnez, mendiari, baserriari eta lurrari atxikitzen zaien lana ikusarazi,
􀂾Naturako hainbat elementu ezagutzeko antolatzen diren programetan esku hartzen saiatu,
􀂾Ikastolan antolatzen diren irteerak Natura irekian kokatu eta harexen inguruko programak garatzen dituzten leku eta elkarteetara zuzendu.
b) Natura maitaraztea, bera ezagutuz
􀂾Naturaren aldeko geure jarrera agertu,
􀂾mendi irteerak antolatu, kirol gisan gomendatu, ikasleak eta gurasoak hartara bultzatu,
c) Gizartearen bizi kalitatearen garapenak eta Naturaren kontserbazioak elkarrengan duten eraginaz gogoeta sistematikoa egitea
􀂾egungo aurrerapenak Naturaren hondamenerako sortzen dituen arazo arriskutsuenak aztertu,
􀂾hainbat material birziklatzeko beharra ikusarazi eta kanpainetan parte hartzeko jarrera sortu,
􀂾gizabanakoak Natura zaintzeko dituen aukerak landu, txikiak izan arren: Natura nola erabili, zer jaso, alferrik ez hondatu, txukun mantendu eta abar.

d.2.3.3. Sexu heziketa eta hezkidetza
a. Sexualitatearen eta afektibitatearen heziketa
Ezagutzaren eta jokaeraren beste alderdietan gertatu ohi den bezala, gizartean beti irakatsi izan da sexualitatea, beti transmititu baitira arlo horrekiko balioak, iritziak eta jarrerak.
Ezin da, beraz, zalantzan jarri haren hezkuntza behar den ala ez, eguneroko bizitzan hartzen ditugun jarreren bitartez hezten baitugu.
Pertsona bere osotasunean da sexuduna; hortaz, oso garrantzitsua da txiki-txikitatik nork bere sexualitatea ezagutu, onartu eta bideratzen ikastea. Hori dela eta, sexu heziketa sendoa ematen saiatu behar da hezkuntzaren garapenean. Gizakion sexu gaitasuna egokiro garatzeak kalitate handiagoko bizitza segurtatzen du eta, horren ondorioz, bizitza atseginagoa eta zoriontsuagoa; baina sexu gaitasuna ez da osoki genetikoki emana, gizarteratu heinean lortzen baita. Helduen eguneroko jokabidea, beren arteko harremanak, komunikabideen eragina, sexuen araberako lan banaketa eta beste hainbat faktore direlaeta, gizartearen ereduen bitartez transmititzen dira afektibitate
eta sexualitateari buruzko jarrerak. Horregatik du hezkuntzak, haien guztien azterketa kritikoa dela medio, hainbesteko garrantzia.
Guraso eta eskolaren elkarlan horretan, sexu heziketa egokiro bideratzeko funtsezko oinarriok hartu behar dira kontuan:
􀂾sexu heziketa jaiotzetik hasten den prozesua da eta haren garapenak urteetan segitzen du,
􀂾badu zerikusirik informazioaren bidez ikasten denarekin, baina halaber erakusten ditugun jarrera eta jokaerekin,
􀂾nork bere buruarekiko estima, onarpena eta elkarrekiko errespetua indartu behar ditu,
􀂾jokabide osasungarriak bultzatu behar ditu,
􀂾besteekiko harreman gaitasuna hobetu behar du.
Helburu orokorrak
Sexualitatearen hezkuntzak afektibitatearen garapen orekatua eskatzen du, aurreko puntuan adierazi den bezala. Hori kontuanizanik, helburu orokor hauek finkatu dira:
􀂾gorputzaren ezagutza mailakatua ezarriko da curriculumetan:
o garrantzi handia emango zaio txikitatik gorputza lantzeari: norberarena ezagutzea, atalak eta funtzioak, eta neska-mutilen gorputzen arteko desberdintasunak
o txikitatik, anatomiari buruzko hitz zuzenak erabiliz irakatsiko da
o sexualitatea modu positiboan hartzeko, txikitatik afektuen eta sentimenduen mundua landuko da: jendearekin erlazionatzean, sentimenduak ezagutu eta bereizten ikasten hasi
behar dute, guraso, senide, aitona-amonak, lagun eta kideekin
o informazio zuzena emango zaie ikasleei beren sorreraz galdetzen dutenean,
o sexualitateari buruz hitz egitean, irudi positiboa azalduko
dugu beti, tabu, debeku, diskriminazio, obsesio, norgehiagoka eta komertzializazio ideiak baztertuz,
o ikasleari sentimenduek eta afektuak sortarazten duten plazeraren ikuspegi baikorra eman behar zaio, bizitzan integratzen den plazera poz eta zorion bidea delako,
o garapen horretan gerta dakizkiokeen arazo guztiak normaltasun osoz ikusten eta gainditzen lagundu behar zaio,
o sexu harremanen garrantziari dagokien askatasun eta erantzukizunean hezi behar dira, horri lotuta dauden harremanen inguruko alderdi biologiko, psikologiko eta etiko
guztiak ezagutaraziz,
o gaztea osasun eta jokabide sexualekiko arrisku taldean sar daitekeenez, arrisku alderdi guztiei buruzko informazioa landuko da:
Arriskuko alderdi batzuei buruz espresuki hitz egingo zaie
􀂾 adin hartako harreman sexualen praktikaren adierazgarriak eta arriskuak,
􀂾 haurdunaldien arriskua eta ondorioak,
􀂾 sexu harremanen bitartez kutsatzen diren gaixotasunen arriskua.
Gazteen sexualitatearekiko interesgune ezagunak landuko dira
􀂾 adin hartan gertatzen diren aldaketa fisiologikoak, psikologikoak eta sozialak,
􀂾 identitate eta orientazio sexuala,

􀂾 sexuaren araberako rolak,
􀂾 sexu harremanen adierazpen ugaritasuna eta zenbait sexu ekintza,
􀂾 ugalketa eta kontrazepzioa,
􀂾 planifikazioa eta aitatasun-amatasunaren erantzukizuna, azken alderdi hori nagusitzat harturik,
􀂾 adituak ere erabiliko dira, gaitasun berezia behar delako,
intimitate aukera emateko eta irakasleekiko lotsak eragin lezakeen jarrera saihesteko.
b. Hezkidetza
Herri Ametsa Ikastola sortu zenetik, hezkidetzaren aldeko agertu zen, hau da, inori sexuaren araberako bereizkuntzarik ez egitearen aldeko; hala ere, jakin badakigu
neska-mutilak elkarrekin biltzeak soilik ez duela hori ziurtatzen.
Gure gizartea –beharbada gero eta gutxiago- oraindik ere sexista da, eta emakumezkoei eta gizonezkoei paper eta balio sorta jakin bana egokitzen dizkie. Alde batetik, ez da beti
erraza arrisku horretatik libratzea, baina Hezkuntza Komunitateak ahalegin bizia egin nahi du gure hezkuntza sisteman inork, bere sexua dela-eta, diskriminaziorik txikiena
ere jasan ez dezan. Bestetik, egiazko hezkidetza sexualitate libreago eta erantzuleagoa lortzeko oinarrizko baldintza da. Biologiaz emakumezko edo gizonezko izateak psikologiaz
eta jarreraz ere baditu berezitasunak, kultur tradizio eta gizarteeraketarako interesen araberakoak batik bat, eta giza berdintasunaren aurkakoak. Zenbait balio eta alderdi emakumeei bereziki dagozkiela pentsatu ohi da: afektibitatea, intuizioa, aldakortasuna, menpekotasuna eta esparru pribatu eta etxekoari mugatzen zaizkion erabakimen, autonomia eta autoritatea; beste batzuk, ordea, gizonezkoari: indarra,
oldarkortasuna, lehiakortasuna, arrazoimena eta erabakimen, autonomia eta autoritatea esparru publikora zuzenduak.
Nolanahi ere, hori botere banaketa interesatu baten ondorio besterik ez da eta, egiaz, emakumezkoaren diskriminatzaile dira.
Helburu orokorrak
􀂾 Gizon-emakumeen berdintasuna bultzatzea da hezkidetzaren helburu nagusia, sexu bakoitzaren berezitasunak errespetatzea eta harreman zintzoak bideratzea.
􀂾 Hezkidetza ekintza orotan bultzatuko da, afektua eta gogoak normalizatu egiten baititu: izan ere, bizikidetzak elkar ezagutza eta harremanak errazten ditu.
􀂾 Emakumezkoen eta gizonezkoen paperen irudi tradizionalak aldarazten saiatuko gara, emakumearen bizitza familiarreko, profesionaleko eta publikoko partaidetzaren irudi berri eta positiboak sortuz. Horrek hiru alderdi ditu:
•hizkuntza eta hezkuntza baliabideetan azaltzen diren emakumeei buruzko aurreiritziak baztertu eta ezabatu behar dira,
•emakumeei buruzko irudi berria zabaldu behar da eskolan, jarduera berberetan elkarrekin integratuz,
•heziketaren bidez, eraso diskriminatzaileez (etxeko bortizkeria, soldata berdintasuna, rol bereizketa…) jabetu behar dute ikasleek.
d.2.3.4. Formazio politikoa
Gizartean nork bere burua orekaz kokatzeko, nozio politiko nagusiak jakinez, tolerantziaz eta askatasunez jokatzen ikastea beharrezkoa da.
Helburu orokorrak
Politikaren kontzeptu orokor nagusien ezagutza ziurtatzea:
􀂾 Historian zehar izan diren sistema politikoen berezitasun nagusiak azaltzea,
􀂾 Euskal Herriko politika ulertzeko kontzeptu eta datu nagusiak lantzea.
Gure gizartearekiko kezka eta ardura sortzea ikasleei:
􀂾 gizarteko elkarbizitza eta erakundeak eta eskubideak – norbanakoarenak nahiz taldearenak- ziurtatzeko moduan eraiki behar direla jakinaraztea,
􀂾 hori egiaztatzeko, hiritar erakundeek zein instituzio eta erakunde politiko orok duten garrantzia eta eraginaren berri izan eta aldatu edo hobetzeko gogoa sorraraztea,
􀂾 gehiengoaren nahia onartzen jakitea, baldin eta Giza Eskubiderik eragozten ez badu,
􀂾 gutxiengoen nahia ez gaitzestea,
􀂾 gizaki eta gizataldeen arteko gatazkak inposaketa eta bortizkeriarik gabe gainditu behar direla ikastea,
􀂾 joera politiko oro errespetatzea.
d.2.3.5. Erlijio kultura
Batez ere, gure inguruko gizartean errotutako sinesmen, mitologiak eta erlijioak landuko dira, beti ere kulturaren ikuspegiaz adierazita.
Helburu orokorrak
􀂾 Erlijio kulturaren jabe egitea, hau da, erlijio eta sinesmen arloko gertaeren, ohituren eta abarren aurrean nork bere iritzia eraikitzen irakastea.
􀂾 Horren ondorioz, eta lehenik eta behin, erlijioak zer diren agertzea:
o jatorria,
o gizakiak berezko dituen galderen erantzun bila,
o gizakia berez erlijiodun?,
o erlijioen aurkako joerak eta erlijiorik eza noiz eta zergatik garatu diren,
􀂾 erlijio motak:
o Naturaren indarretan oinarrituak,
o politeistak,
o monoteistak.
􀂾Pluralismoaren eremuan jokatzen jakitea:
o munduan erlijio ugari daudela, guztiak errespetagarriak direla
eta, batez ere, zintzotasunez elkar errespetatu behar dutela,
o erlijiorik gabeak –erlijioan sinesten ez dutenak- ere badaudela eta, noski, besteak bezain errespetagarri direla,
o garbi utzi behar da, beraz:
o sinestea edo ez sinestea zerbait hautazkoa eta librea dela,
o sinetsi edo ez sinesteagatik, ez dela inor zintzoago edo gaiztoagoa,
o sinesmenaren eta jakite-jakintzaren arteko desberdintasuna.
􀂾 Sinesmena eta bizimoldeen eta balioen arteko lotura azpimarratzea:
oez dago erlijio fenomenoa ulertzerik, ekintza, errito, ohitura eta balioak agertu gabe,
ohala ere, balioen zutabea ez da soilik erlijioa: erlijioan sinesten ez dutenak ere, modu berean, balioen jabe izan daitezke.
􀂾 Erlijioek Historian izan duten eragin on nahiz txarra ikusten eta kultur espresioetan duten agerpena eta eragina ezagutzen laguntzea: artean, literaturan, hizkuntzan, musikan, zenbait ohitura nagusitan…
􀂾 Erlijioa eta haren eraketa sozialaren (eliza, apaizak, sinestunak eta abar) arteko lotura eta bereizketa ikusten laguntzea.
􀂾 Elizaz hitz egitean ere, eliza guztiez hitz egin behar da, objektibotasun eta begirune berberaz, baita elizarik onartzen ez dutenez ere.
􀂾 Agnostizismo eta ateismoaren ezagutza: sorrera, garapena eta gaurkotasuna.

 

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

HEZKUNTZA PROIEKTUA: Funtsezko adierazpen nagusiak

.1 FUNTSEZKO ADIERAZPEN NAGUSIAK

3.1.1. NORTASUNA ETA EZAUGARRIAK

3.1.1.1. IZAERA

Herri Ametsa Ikastolaren Hezkuntza Proiektuan gure izaera definitzerakoan, Ikastolen 2009ko urtarrilean VI. Batzar Nazionalean adostu zen Ikastolaren Izaera dugu Hezkuntza Proiektuaren erreferentzi markoa.

Ikastola eskola entitatea da, euskal gizarteak hezkuntzan ipintzen dituen ideien eta itxaropenen adierazpenetako bat,
entitate euskalduna da, euskararen eta euskal kulturaren transmisio, garapen, normalizazio eta sustapenarekin guztiz konprometitua, euskalduntasunetik kultura unibertsalera zabal dadin,
erakunde plurala da: Euskal Herrian dauden ideia, portaera sozial, politiko, filosofiko eta erlijioso guztiei elkarbizitzazko errespetu osoa agertzen die,
inolako diskriminaziorik gabe, edozein maila kultural, sozial, ekonomiko, sexu eta arrazatako gizakiei zabalik dago, edonori aukera bera eskaintzen dion eskola orekatzailea izanik,
hautabide demokratikoa egina du: gurasoek, langileek, laguntzaileek, ikasleek, administrazioko ordezkariek… denek ere esku hartu behar dute haren kudeaketan eta eraginkortasunez lagundu funtzionamenduan,
haren oinarrizko ardatzetako bat autonomia da, hau da, eskumen zabalak eta erabakiak hartzeko ahalmena du,
herriari dagokion neurrian eta hari atxikirik segitu nahi duen heinean, euskal eskola da, Euskal Herriaren eskola nazionala eratzeko bokazioa duena.
ikastolen kolektiboarekiko elkartasuna duen unitatea da eta Euskal Herriko ikastolen sarea garatzeko eta bertako partaide eraginkor izateko konprometitua da.
irakaslegoak, hezkuntza konpetentzia orokorrak bere eginkizunetan txetatzen ditu oinarrizko konpetentziak erdiesteko asmoz.
Hezkuntza‑proiektu hori hezkuntza­‑komunitateak onetsi eta eguneratua da, ikasleek, beren familiek eta langileek, onartuak dituzten gobernu‑ eta funtzionamendu­‑organoen bitartez, partaidetza eragilearekin bere garapenean parte hartuz.
3.1.1.2. Herri Ametsa Ikastolaren EGINKIZUNA

Ikastolen mugimenduak sortutako erakunde soziala da Herri Ametsa Ikastola.
Gurasoen Hezkuntza Kooperatiba da eta Hezkuntza Komunitatearen inplikazioa Ikastolaren egitasmoetan dago. Gurasoen Hezkuntza Kooperatiba da eta Hezkuntza Komunitate dinamizatzailea du: irakasleak, gurasoak, ikasleak, monitoreak, eta zerbitzu eta administrazioko langileak. Guztiek Hezkuntza Proiektua aurrera ateratzeko konpromisoa dute, ikaslea ardatz duen kalitatezko hezkuntza eskainiz.
Errealitate historikoan, sozialean, politikoan, ekonomikoan eta kulturalean integratuta dago.
Herri Ametsa Ikastola ikastetxe euskalduna da, askotarikoa eta integratzailea, eta politika eta erlijio ororekiko independentzia du.
Ikastolaren xedea hauxe da: heziketa bukatutakoan, geure Curriculumaren ildoaren arabera, ikasleak gazte euskaldunak, eleaniztunak, arduratsuak, autonomoak, kritikoak, solidarioak, ingurumenarekin konprometituak, demokratikoak, parte hartzaileak eta kulturaz ongi jantziak izatea.
Proiektuan konprometitutako talde profesional egonkor eta prestatua du Ikastolak, egitasmo berritzailea duena eta teknologia berriak integratzen dituen metodologia motibatzailea, eraginkorra eta esanguratsua darabilena, aniztasun eta adinei egokitua.
3.1.1.3. ETORKIZUNEKO IKUSPEGIA

A. Bilakaera Demografikoaren kurbaz eta ikasleen eskaeraz, honako aztergaiak ditugu:

egokitzapenaren berrikuntza etengabe eta planifikatua (aurrekontua),
geure ingurunearen berri ematea, abantailak aurkitu eta adieraztea eta,
geure buruaren kalitatea ezagutaraztea, emaitzen berri emanez.
B.- Ikastetxearen eta erakundearen finantza-egoerari dagokionez, ekonomia garbia eta gardena dugu, edozein gastu kudeatzeko gai dena; hala ere, beharrei aurrea hartu behar diegu, aurrekontuak eratuz eta diruaren erabilpena hierarkizatuz; era berean, ahalik eta diru iturri gehienak lortu behar ditugu.

C.- Irakaskuntza prozesuari buruzko hezkuntza ikerketak eta irakasleak prestatzea eta eguneratzea. Horretarako, irakasleek eguneratuta egon behar dute, planifikazio egokia eginez, hau da, beharrak kontuan izan behar dituzte, etorkizunari begira; hori dela eta, eguneratzearen aplikazioa bermatzeko baliabideak eskainiko zaizkie, baita haien aplikazioa eskatuko ere.

D.- Testuinguru kulturala eta agertuz doazen balio berriei dagokienez, hauexek dira gure erronkak:

hizkuntza, kultura eta ingurumenarekiko maitasuna adierazi eta transmititzea,
balioak adostu, bermatu eta kritikaz jarrera berriak egokitzea (horretarako, ikastolan lan egiten dugun guztiok balioak adostu eta aurrera eramateko konpromisoa ziurtatuko dugu) eta,
gizartean sortzen diren balio berriei aurrea hartu eta horien aurrean jarrera finkoak gauzatzea.
3.1.4. KALITATEAREN DEFINIZIOA

3.1.4.1 KALITATEAREN DEFINIZIOA

Herri Ametsa Ikastolan baloreetan oinarriturik dagoen hezkuntza integrala da kalitatea, bere inguru hurbilean txertatua eta Euskal Herria ardatz nagusia duena. Hezkuntza integral horretan, helburuak garbiak eta adostuak izateaz gain, hura aurrera eramateko eta Ikastolak irudi erakargarria izan dezan, ikasleak oinarrizko konpetentzien jabe izan daitezen bermatu eta irakasleen prestakuntza etengabea eta profesionaltasuna bultzatzen ditu; aldi berean, langileen arteko giro onari eta eraginkortasunari garrantzia ematen die. Hori guztia aurrera eramateko, hau da, prozesuen kudeaketa egokirako, Hezkuntza Komunitatearen estamentu guztien partaidetza bultzatu eta bermatuko duen lidergo garbia premiazkoa da.

 

  1. PROYECTO EDUCATIVO DE LA IKASTOLA

 3.1 PRINCIPALES DECLARACIONES DE PRINCIPIOS

 3.1.1 IDENTIDAD Y CARACTERÍSTICAS

3.1.1.1. PERSONALIDAD

Al definir nuestra personalidad en el Proyecto Educativo de la ikastola Herri Ametsa, nuestro marco de referencia es el documento Ikastolaren Izaera, acordado en la VIª Reunión Nacional de Ikastolas, celebrada en enero de 2009.

  • La ikastola es una entidad escolar, una de las expresiones de las ideas y esperanzas que pone la sociedad vasca en la educación.
  • Es una entidad euskaldun, totalmente comprometida con la transmisión, desarrollo, normalización y fomento del euskara y de la cultura vasca, para que se extienda de lo vascoparlante a la cultura universal.
  • Es una institución plural: muestra pleno respeto de convivencia a todas las ideas, comportamientos sociales, políticos, filosóficos y religiosos de Euskal Herria.
  • Está abierta a las personas de cualquier sexo, raza, nivel cultural, social, económico, sin ningún tipo de discriminación, al ser una escuela que equilibra y que ofrece a cualquiera la misma oportunidad.
  • Su modo de elección es democrático: las familias, el personal, sus auxiliares, el alumnado, los representantes administrativos… cualquiera debe participar en su gestión, así como colaborar con eficacia en su funcionamiento.
  • Uno de sus principales ejes es la autonomía, es decir, cuenta con amplias competencias y con la capacidad de tomar decisiones.
  • En la medida que se debe al pueblo y que desea seguir comprometido con él, es una escuela vasca, cuya vocación es la de establecer la escuela nacional de Euskal Herria.
  • Es una unidad solidaria con el colectivo de ikastolas y comprometida en el desarrollo de la red de ikastolas de Euskal Herria, así como en ser un eficaz miembro suyo.
  • Sus docentes incluyen las competencias educativas generales en sus quehaceres, a fin de obtener competencias básicas.
  • La comunidad educativa reconoce y actualiza el proyecto educativo mediante los órganos de función y de gobierno que aceptan el alumnado, sus familias y el personal, participando eficazmente en su desarrollo.

3.1.1.2 Misión de la ikastola Herri Ametsa

  • La ikastola Herri Ametsa es una institución social creada por el movimiento de las ikastolas.
  • Es una cooperativa educativa de padres y madres y la implicación de la Comunidad Educativa está en los planes de la ikastola. Cuenta con una Comunidad Educativa dinamizadora: el alumnado, sus familiares, docentes, monitores y el personal de administración y servicios. Todos ellos han adquirido el compromiso de hacer avanzar el Proyecto Educativo, proporcionando una educación de calidad cuyo eje es el alumno.
  • Está integrada en su realidad histórica, social, política, económica y cultural.
  • La ikastola Herri Ametsa es un centro educativo euskaldun, plural e integrador, e independiente de todo credo político y religioso.
  • El objetivo de la ikastola es el siguiente: que al terminar los estudios, y según las líneas de nuestro Currículo, nuestros alumnos sean jóvenes vascoparlantes, plurilingües, responsables, autónomos, críticos, solidarios, comprometidos con el medio ambiente, democráticos, participativos y bien provistos de cultura.
  • La ikastola cuenta con un comprometido grupo de profesionales, preparado y estable, con deseos innovadores y que se vale de una metodología motivadora, eficaz y significativa, adaptada a las diversidades y edades, y que integra las nuevas tecnologías.

3.1.1.3 VISIÓN DE FUTURO

A.- He aquí nuestros objetos de examen sobre la evolución demográfica y la demanda del alumnado:

  • renovar la adaptación continua y planificadamente (presupuesto),
  • informar sobre nuestro entorno, buscar y expresar las ventajas y,
  • dar a conocer nuestra calidad mediante los resultados.

B.- Por lo que respecta a la situación de las finanzas del centro y de la institución, nuestra economía es clara y transparente, capaz de gestionar cualquier gasto; sin embargo, hemos de anticiparnos a las necesidades, planificando los presupuestos y las prioridades del uso del dinero; del mismo modo, debemos obtener cuantas más fuentes de ingresos sean posibles.

C.- Preparación y puesta al día de los docentes e investigación de la educación del proceso de enseñanza. A tal efecto, los docentes deben estar al día mediante una adecuada planificación, es decir, han de tener en cuenta las necesidades de cara al futuro; por ello, se les proporcionarán recursos para garantizar la aplicación de la actualización y también se les solicitará que la lleven a cabo.

D.- En cuanto al contexto cultural y a los nuevos valores que van apareciendo, he aquí nuestros desafíos:

  • expresar y transmitir amor hacia la lengua, la cultura y la naturaleza,
  • consensuar los valores, garantizarlos y adaptar críticamente las nuevas actitudes (para ello, todos quienes trabajamos en la ikastola garantizaremos nuestro compromiso de acordar los valores e impulsarlos), y
  • anticiparnos a los nuevos valores que van surgiendo en la sociedad y plasmar actitudes fijas ante ellos.

3.1.4 DEFINICIÓN DE CALIDAD

 

3.1.4.1 DEFINICIÓN DE CALIDAD

En la ikastola Herri Ametsa, la calidad es una educación integral basada en los valores, insertada en su entorno próximo y que tiene a Euskal Herria como eje principal. En esa educación integral, además de tener objetivos netos y convenidos, garantiza que el alumnado posea las competencias básicas e impulsa la constante preparación y profesionalidad del profesorado, a fin de hacerla avanzar y que la ikastola tenga una imagen atractiva; a la vez, da importancia al buen ambiente entre el personal y a la eficacia. Para llevar todo eso adelante, es decir, para la correcta gestión de los procesos, es necesario un liderazgo claro que impulse y garantice la participación de todos los estamentos de la comunidad educativa.

3.1.4.2 MODELO KEI DE CALIDAD

Es el único modelo europeo de calidad vinculado únicamente a la enseñanza y creado en colaboración por la Federación de Ikastolas, la organización Partaide y la fundación Horreum.

La oprincipal caracrerística del modelo KEI es el haber sido creado en al ámbito de la educación y únicamente para ella: inició su recorrido en 2000, con el nombre de PCI (Proyecto de Calidad Integrado); se le unió el grupo de ikastolas en 2001 y fue entonces cuando tomó el nombre de KEI (Kalitate Egitasmo Integrala, Plan Integral de Calidad).

En dicho modelo, una vez lograda la demoninación, se propone efectuar una auditoría externa cada cinco años, a fin de garantizar la mejoría continua y/o conocer los posibles retrocesos. Por otra parte, los criterios de evaluación son más exactos, para que la persona que evalúa disponga de menor espacio para la interpretación.

La ikastola Herri Ametsa obtuvo la acreditación en 2009: es la segunda en haberlo hecho en Euskal Herria y la primera en Gipuzkoa.

 

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi