HEZKUNTZA PROIEKTUA: Funtsezko adierazpen nagusiak

3.1  FUNTSEZKO ADIERAZPEN NAGUSIAK

3.1.1. NORTASUNA ETA EZAUGARRIAK

3.1.1.1. IZAERA

Herri Ametsa Ikastolaren Hezkuntza Proiektuan gure izaera definitzerakoan, Ikastolen 2009ko urtarrilean VI. Batzar Nazionalean adostu zen Ikastolaren Izaera dugu Hezkuntza Proiektuaren erreferentzi markoa.

  • Ikastola eskola entitatea da, euskal gizarteak hezkuntzan ipintzen dituen ideien eta itxaropenen adierazpenetako bat,
  • entitate euskalduna da, euskararen eta euskal kulturaren transmisio, garapen, normalizazio eta sustapenarekin guztiz konprometitua, euskalduntasunetik kultura unibertsalera zabal dadin,
  • erakunde plurala da: Euskal Herrian dauden ideia, portaera sozial, politiko, filosofiko eta erlijioso guztiei elkarbizitzazko errespetu osoa agertzen die,
  • inolako diskriminaziorik gabe, edozein maila kultural, sozial, ekonomiko, sexu eta arrazatako gizakiei zabalik dago, edonori aukera bera eskaintzen dion eskola orekatzailea izanik,
  • hautabide demokratikoa egina du: gurasoek, langileek, laguntzaileek, ikasleek, administrazioko ordezkariek… denek ere esku hartu behar dute haren kudeaketan eta eraginkortasunez lagundu funtzionamenduan,
  • haren oinarrizko ardatzetako bat autonomia da, hau da, eskumen zabalak eta erabakiak hartzeko ahalmena du,
  • herriari dagokion neurrian eta hari atxikirik segitu nahi duen heinean, euskal eskola da, Euskal Herriaren eskola nazionala eratzeko bokazioa duena.
  • ikastolen kolektiboarekiko elkartasuna duen unitatea da eta Euskal Herriko ikastolen sarea garatzeko eta bertako partaide eraginkor izateko konprometitua da.
  • irakaslegoak, hezkuntza konpetentzia orokorrak bere eginkizunetan txetatzen ditu oinarrizko konpetentziak erdiesteko asmoz.
  • Hezkuntza‑proiektu hori hezkuntza­‑komunitateak onetsi eta eguneratua da, ikasleek, beren familiek eta langileek, onartuak dituzten gobernu‑ eta funtzionamendu­‑organoen bitartez, partaidetza eragilearekin bere garapenean parte hartuz.

3.1.1.2. Herri Ametsa Ikastolaren EGINKIZUNA

  • Ikastolen mugimenduak sortutako erakunde soziala da Herri Ametsa Ikastola.
  • Gurasoen Hezkuntza Kooperatiba da eta Hezkuntza Komunitatearen inplikazioa Ikastolaren egitasmoetan dago. Gurasoen Hezkuntza Kooperatiba da eta Hezkuntza Komunitate dinamizatzailea du: irakasleak, gurasoak, ikasleak, monitoreak, eta zerbitzu eta administrazioko langileak. Guztiek Hezkuntza Proiektua aurrera ateratzeko konpromisoa dute, ikaslea ardatz duen kalitatezko hezkuntza eskainiz.
  • Errealitate historikoan, sozialean, politikoan, ekonomikoan eta kulturalean integratuta dago.
  • Herri Ametsa Ikastola ikastetxe euskalduna da, askotarikoa eta integratzailea, eta politika eta erlijio ororekiko independentzia du.
  • Ikastolaren xedea hauxe da: heziketa bukatutakoan, geure Curriculumaren ildoaren arabera, ikasleak gazte euskaldunak, eleaniztunak, arduratsuak, autonomoak, kritikoak, solidarioak, ingurumenarekin konprometituak, demokratikoak, parte hartzaileak eta kulturaz ongi jantziak izatea.
  • Proiektuan konprometitutako talde profesional egonkor eta prestatua du Ikastolak, egitasmo berritzailea duena eta teknologia berriak integratzen dituen metodologia motibatzailea, eraginkorra eta esanguratsua darabilena, aniztasun eta adinei egokitua.

3.1.1.3. ETORKIZUNEKO IKUSPEGIA

A. Bilakaera Demografikoaren kurbaz eta ikasleen eskaeraz, honako aztergaiak ditugu:

  • egokitzapenaren berrikuntza etengabe eta planifikatua (aurrekontua),
  • geure ingurunearen berri ematea, abantailak aurkitu eta adieraztea eta,
  • geure buruaren kalitatea ezagutaraztea, emaitzen berri emanez.

B.- Ikastetxearen eta erakundearen finantza-egoerari dagokionez, ekonomia garbia eta gardena dugu, edozein gastu kudeatzeko gai dena; hala ere, beharrei aurrea hartu behar diegu, aurrekontuak eratuz eta diruaren erabilpena hierarkizatuz; era berean, ahalik eta diru iturri gehienak lortu behar ditugu.

C.- Irakaskuntza prozesuari buruzko hezkuntza ikerketak eta irakasleak prestatzea eta eguneratzea. Horretarako, irakasleek eguneratuta egon behar dute, planifikazio egokia eginez, hau da, beharrak kontuan izan behar dituzte, etorkizunari begira; hori dela eta, eguneratzearen aplikazioa bermatzeko baliabideak eskainiko zaizkie, baita haien aplikazioa eskatuko ere.

D.- Testuinguru kulturala eta agertuz doazen balio berriei dagokienez, hauexek dira gure erronkak:

  • hizkuntza, kultura eta ingurumenarekiko maitasuna adierazi eta transmititzea,
  • balioak adostu, bermatu eta kritikaz jarrera berriak egokitzea (horretarako, ikastolan lan egiten dugun guztiok balioak adostu eta aurrera eramateko konpromisoa ziurtatuko dugu) eta,
  • gizartean sortzen diren balio berriei aurrea hartu eta horien aurrean jarrera finkoak gauzatzea.

3.1.4. KALITATEAREN DEFINIZIOA

3.1.4.1 KALITATEAREN DEFINIZIOA

Herri Ametsa Ikastolan baloreetan oinarriturik dagoen hezkuntza integrala da kalitatea, bere inguru hurbilean txertatua eta Euskal Herria ardatz nagusia duena. Hezkuntza integral horretan, helburuak garbiak eta adostuak izateaz gain, hura aurrera eramateko eta Ikastolak irudi erakargarria izan dezan, ikasleak oinarrizko konpetentzien jabe izan daitezen bermatu eta irakasleen prestakuntza etengabea eta profesionaltasuna bultzatzen ditu; aldi berean, langileen arteko giro onari eta eraginkortasunari garrantzia ematen die. Hori guztia aurrera eramateko, hau da, prozesuen kudeaketa egokirako, Hezkuntza Komunitatearen estamentu guztien partaidetza bultzatu eta bermatuko duen lidergo garbia premiazkoa da.  

Advertisements